Alavesek eta Sestaok ez dute amore ematen
Biek irabazi zuten atzo, eta lau onenen artean sartzeko aukerei eusten diete. Bestalde, Real Unionen gainbeherak ez du etenik.
Osatu da beste jardunaldi bat Bigarren B Mailan, eta larunbateko emaitzei atzokoak gehitu zaizkie. Gureei dagokionez, bi onak izan ziren: Alavesek eta Sestoak irabazi egin zuten, eta lau onenen artean sartzeko aukerekin segitzen dute.
Beste egoera batean dago Real Union. Hasi zen maldan behera, eta bide makurrak ez du etenik. Atzo galdu egin zuen, eta neurketa 8 jokalarirekin amaitu. Beste biei dagokionez, Osasuna Bk berdinketa atera zuen, eta Lemoa galtzaile izan zen etxean.
Hauek izan dira gureen emaitzak:
- Athletic B-Mirandes (2-3)
- Amorebieta-Reala B (1-0)
- Burgos-Eibar (0-1)
- Zamora-Alaves (1-2)
- Segoviana-Real Union (4-2)
- Palencia-Osasuna B (1-1)
- Sestao-Gimnastica (3-1)
- Lemoa-Salamanca (0-2)
Emaitza guztiak eta sailkapena.
Bideo honetan, Eibarren partidako laburpena duzue ikusgai:
http://www.youtube.com/watch?v=d1U3_imSwqM