Athletici urrundu egin zaio lidergoa, eta Lagunakek lehengo lekuan segitzen du

Egilea:

Data: 2012/02/27

Bizkaitarrek berdindi egin zuten Espanyolen zelaian (0-0), eta Bartzelonak lau puntu ateratzen dizkie. Lagunakek galdu egin zuen kataluniarren aurka (0-2).

Ez da oso asteburu oparoa izan emakumezkoentzat Lehen Mailan. Hiru taldeetatik Realak bakarrik irabazi du; Athleticek berdindu egin du, eta Lagunakek galdu.

Bizkaitarrei urrundu egin zaie Liga irabazteko aukera. Azken bi partidetan berdindu egin dute, eta Bartzelona liderrak 4 puntura handitu du bien arteko aldea.

Atzoko berdinketa Espanyolen izan zen. Kataluniarrak ere puntako taldea dira, eta aurreikusten zen bezala, lehia estua izan zen. Hemen neurketako kronika, Athleticen web gunetik hartua.

Atzoko partida lotua izan zen. ATHLETIC-CLUB.NET

Lagunakek ezin izan zuen punturik batu Bartzelonaren aurka, eta azken laugarren postuan segitzen du, jaitsieratik 3 puntura. Partida duina jokatu zuten, eta kataluniarrek uste baino arazo gehiago izan zituzten irabazteko (0-2).

Emaitzak eta sailkapena.