Arnasa hartzea beti da ona
Realak 6 puntura urrundu du jaitsierako postua, Mallorcari irabazita (1-0). Agirretxeren golak erabaki du neurketa txarra.
Izaten dira partida txarrak denboraldian zehar. Arrazoiak, asko. Gaur, Anoetakoa ere multzo horretan sartzekoa da. Baina halakoak irabaztea oso garrantzitsua da. Realak horixe egin du, irabazi, eta arnasa sakon hartzeko aukera bereganatu (1-0, Mallorcari).
Orain, sailkapenean, 6 puntura utzi du atzean jaitsierako lekua.
Partida txarra izan da, erritmorik gabea, teknikaren arloan baldarra. Neurketaren erritmoa pixka bat bizitu den jokaldi gutxi izan dira, eta horietako batean egin du gola Agirretxek. Gero, Realak eduki du aldea handitzeko modua, baina Griezmannek eta Llorentek ez dute asmatu.
Montanierren adierazpen batzuk:
- “Partida lotua izan da, baina gure jokalariek pazientzia eduki dute, lasaitasuna, eta horregatik irabazi dugu”.
- “Etxean hiru partida segidan irabaztea ez da erraza”.
- “Mallorcaren areara gerturatu garenean, zerbait falta izan zaigu teknikoki, aukerak gauzatzeko. Hobetzeko lanean segituko dugu”.
Caparrosen adierazpen batzuk:
- “Baloiaren jabetza edukitzea nahi genuen, baina ez dugu lortu”.
- “Realak ez dizkigu aukera asko sortu, baina zelai honetan gauza bera gertatzen zaigu beti, eta jokaldi bat nahikoa izan dute gola sartzeko”.
Gola bideo honetan ikus dezakezue:
http://www.youtube.com/watch?v=6ypkw-AzbBY