Kolpea kolpeari

Egilea:

Data: 2012/02/26

Athleticek eta Vila-realek berdindu egin dute gaur (2-2). Etxekoak aurreratu dira, gero zuri-gorriak, eta azkenean, etxekoek puntuari eustea lortu dute.

Puntu bat gehiago dauka Athleticek, baina beste bi gehiago izan zitezkeen, edo alerik gabe ere gera zitekeen. Halakoxea izan da Vila-realeko partida gaur eguerdian. Talde batek kolpea jo, besteak erantzun.

Jokoan ere antzera ibili dira. Bietako inor ez da gai izan nagusitzeko, eta boladaka aritu dira bestea menderatzen.

Athleticen golak Llorentek eta Susaetak egin dituzte. Vila-realenak Sennak eta Nilmarrek. Hemen fitxa, Athleticen web gunetik hartua.

Sailkapenean, bosgarren da taldea, 34 punturekin, eta Levante laugarrenak 35 ditu.

Bielsaren adierazpen batzuk: 

  • “Partida arraroa izan da, Vila-realek baloiaren jabetza eduki arren ez digulako aukera asko sortu. Guk bigarrenean, gehiago egin ditugu”.
  • “Berdinketa justutzat hartzen dut”.
  • “Emaitza ona da, zelai zaila baita hau”.

Molinaren adierazpen batzuk: 

  • “Llorente atera dutenean, zaildu egin zaigu partida, oso zaila delako bera zaintzea”.
  • “Edozer gerta zitekeen partida nola joan den ikusita, eta horregatik, puntua ona da”.

Bideo honetan, gaurko golak:

 
http://www.youtube.com/watch?v=P3gzLu4aR9o