Mendekuaz haratago: irabazi beharra

Egilea:

Data: 2012/02/26

Realak Mallorca hartuko du gaur Anoetan (18:00), eta atzealdetik gehiago urruntzeko garaipena behar du.

Asteon, Realaren inguruan asko hitz egin da Espainiako Kopan Mallorcak eman zion astinduaz. Mendekua hitza dabil hitzetik hortzera. Baina hura joan zen, eta gaur, gauza asko daude jokoan. Hasteko, hiru puntuak. Eta gero, irabazteak Realari emango liokeen arnasa, atzeko lekuetatik gehiago urrunduko litzatekeelako.

Sailkapenean ere estu daude biak, tarte txikian. Puntu bat aurretik da Mallorca.

Montanierren adierazpen batzuk: 

  • “Aparteko motibazioa daukagu Mallorcaren aurka jokatzeko”.
  • “Gaitasun handiko taldea da, eta intentsitate handia jartzen du partidetan”.

Caparrosen adierazpen batzuk

  • “Realari irabazteko topera egon behar da”.
  • “Partida estua izango da, berdindua”.
Lehen itzulian, Mallorcak irabazi zuen (2-1). EFE