Liverpool ala Cardiff: nor izango da Curling Cupeko garailea?
Gaur arratsaldean jokatuko dute Wembley estadioan (17:00). Galestarrak ez daude Premier Leaguen, Liga bat beherago ari dira.
Egun handia da gaur Ingalaterrako futbolean. Final eguna. Curling Cup dago jokoan. Liverpool eta Cardif aurrez aurre, Wembley estadioan (Londres). Ordua: 17:00ak.
Bi Liga ezberdinetan dabiltza. Liverpool jakina da Premier Leaguen dabilela, eta Cardiff ezezaguna Liga bat beherago dabil: Championshipen. Horri begiratuta, ez dago zalantzarik zein den faboritoa. Baina partidak zelaian jokatu behar izaten dira.
Bi taldeetako jokalarien zerrenda: Liverpoolena eta Cardiffena.
Liverpoolek 7 bider irabazi du Curling Cup. Azkenekoz 2002-2003an.
Bideo honetan, final horretako laburpena eta golak: