Etorkizuna kolorez marrazteko
Osasunak Granada hartuko du gaur (18:00), eta hiru puntuak batuz gero, Liga amaiera arteko bidea gora begira bakarrik egin dezakete gorritxoek.
Osasunak 7 puntura dauka jaitsiera. Bada aldea. Baina atzo atzeko hiru taldeek izan zituzten emaitzak ikusita (Zaragozak galdu, eta Racing-Sporting partidan berdindu), gaur Granadari irabaziz gero, behin-betiko utziko lioke atzera begiratzeari. Beste ikuspegi bat azalduko litzaioke parez pare: kolore bizikoa.
Irabazteko Granada menderatu beharko du, eta gaur egun, ez da lan samurra hori. Abel entrenatzaile denetik, goranzko bidean da; emaitzak onak izan ditu, eta jokatu ere ondo jokatzen du. Egin kontu, gaur kanpotarrek irabazten badute, Osasuna berdinduko lukete sailkapenean.
Mendilibarren adierazpen batzuk:
- “Granada da orain ondoen dagoen taldeetako bat. Oso ondo dakite zertara ari diren jokatzen”.
- “Kanpoan kosta egiten zaigu partidetan sartzea, baina etxean ez, eta gaur hori baliatu behar dugu. Eta horretarako zaleek txistu egin behar badigute, egin dezatela, horretarako ere badaude eta”.
- “Raul itzuliko da, eta gauzak ematen dizkigu. Baina garrantzitsuena da pozik dagoela. Aurpegira begiratu besterik ez dago”.
Abelen adierazpen batzuk:
- “Iruñean puntuak batzea erronka da guretzat. Osasuna taldea da, jokalari denek egiten dute lan”.
- “Presioa eta intentsitatea funtsezkoak izango dira”.
- Lehen itzulian, berdindu egin zuten Granadan (1-1). MIGUEL ANGEL MOLINA