Nazioarteko Ligak eta Ingalaterrako FA Cup: asteburuari errepasoa
Alemaniako Bundesligan, Bayern Munichek berdindu egin zuen Friburgo azkenarekin, eta Ingalaterrako lehiaketa zaharrean, estu dabiltza Chelsea eta Tottenham.
Liga nagusietako jarduna azaltzeko hitz egokia da hau: estu. Halaxe daude kontuak ia denean, Espainiakoan izan ezik. Ingalaterrako FA Cupen ere badira kanporaketa argitu gabe utzi duten talde handiak. Ondoren egingo dugu errepasoa:
- Espainiako Ligan, ezuste gutxi. Real Madrilek sendo segitzen du, eta Bartzelonak zalantzak bazituen, kolpe batean uxatu ditu, Valentziari aise irabaziz (5-1). Gaur osatuko da jardunaldia, Zaragoza-Betis partidarekin. Hemen emaitzak eta sailkapena.
- Alemaniako Bundesligan, espero ez zen emaitza bat: Bayern Munichek berdindu egin zuen azkenaren zelaian, Friburgon (0-0), eta bi Borussiak aldea handitu diote. Emaitzak eta sailkapena.
- Italiako Lega Serie An, bi aurrenek irabazi egin zuten, Juventusek eta Milanek. Emaitzak eta sailkapena.
- Frantziako Ligue 1en, partida handia zegoen jokoan, lehen bi sailkatuen artean, eta berdindu egin zuten PSGk eta Montpellierrek (2-2). Emaitzak eta sailkapena.
- Ingalaterrako Premier Leaguen ez da jardunaldirik egon, FA Cupeko kanporaketak jokatu direlako. Ezusteak egon dira: Arsenal kalera bota du Sunderlandek, eta Chelseak nahiz Tottenhamen beste partida bat jokatu beharko dute. Emaitzak eta hurrengo kanporaketako partidak.
- Argentinako Clausuran, ezustea: Bocak berdindu baino ez zuen egin Unionen zelaian (0-0). Lanus da lider, bi partidak irabazita. Emaitzak eta sailkapenak.
Bideo hauetan daude Bartzelona-Valentziako golak, eta PSG-Montpellier neurketakoak:
http://www.youtube.com/watch?v=NXNcZYMdnBY