2.B Mailara igotzeko bigarren kanporaketa, jokoan
Gaur jokatuko du Izarrak; bihar, Laudiok, Barakaldok, Portugaletek, Peña Sportek eta Tudelanok.
2.B Mailara igotzeko bigarren kanporaketa jokoan jarriko da gaur, eta bihar osatuko dira joaneko partidak.
Euskal Herriko sei talde geratzen dira lehian, eta neurketa hauek dituzte:
- Sariñena-Izarra (gaur, 19:00)
- Llosetense-Laudio (bihar, 11:00)
- Portugalete-Aguilas (bihar, 11:30)
- Vera-Peña Sport (bihar, 13:00)
- Avila-Barakaldo (bihar, 18:00)
- Tudelano-Villarobledo (bihar, 19:00)
Kanporaketako partida guztiak, hemen.