2. B Mailako gaurko jardunaldia: laburpena

Egilea:

Data: 2012/03/22

Amorebietak sendotu egin du igoera jokatzeko postua; Reala B arazoetan dago berriz, Logroñon galduta; Sestao Riverrek irabazi egin dio Alavesi, eta lotu egin du Maila honetan segitzeko aukera…

Denetarik izan dan 2. B Mailako gaurko jardunaldian. 30.a jokatu dute. Gure taldeen emaitzak hauek izan dira:

  • Athletic-Real Union (1-1)
  • Amorebieta-Guijuelo (1-0)
  • Lemoa-Osasuna B (2-1)
  • Sestao River-Alaves (2-1)
  • Logroñes-Reala B (3-1)
  • Ponferradina-Eibar (4-0)

Beste emaitzak eta sailkapena, hemen.

Emaitza horien ondorioak hauek dira:

  • Athletic Bk denboraldi amaiera lasaia izango du, eta Real Unionek puntuak batzen segitu beharko du estutasunetan ez sartzeko.
  • Amorebietak sendotu egin du laugarren postua, eta hirugarrena gertuago dauka.
  • Lemoak irabazi izanak susperraldia eta poza ekarriko dizkio, baina hain du urruti salbazioa…
  • Osasuna Bk ez gora, ez behera segituko du.
  • Sestao Riverrek lotu du helburua, eta orain beste zerbaitetan pentsatzeko moduan da.
  • Reala B arazoetan da berriz. Jaitsierako kanporaketa jokatuko lukeen taldeak hainbeste puntu dauzka.
  • Eibarrek galdu egin du bigarren postua. Hirugarren dago orain.