2. B Maila: korapiloak

Egilea:

Data: 2012/04/23

Hiru partida falta dira Liga bukatzeko, eta asteburuko jardunaldiak gehiago nahastu ditu hainbat kontu, goialdean eta behealdean.

Gori-gori dago 2. B Mailako bigarren multzoa. Hiru jardunaldi falta dira, eta hainbat kontu lotu gabe daude oraindik. Goian eta behean. Eta gure talde batzuk zurrunbiloaren erdi-erdian ari dira.

Hauxe da gureen egoera, banaka aztertuta:

  • Eibar: hirugarren dago, eta oraindik ez du ziurtatuta igoerako kanporaketak jokatzea, azkenaldian kale dezente egin du eta.
  • Amorebieta: laugarren sailkatua, puntuak atera beharrean da igoerako kanporaketak jokatzeko lekuari eusteko.
  • Alaves: bosgarrena. 3 puntura dauka Amorebieta, eta 6ra Eibar. Baina atzekoak ere gertu dauzka.
  • Athletic B: erabat libre, ez gora eta ez behera. Zortzigarren.
  • Sestao River: zuzenean jaisteko arriskua uxatu zuen aspaldi, baina matematikek diote ez jaisteko kanporaketako lekuari 6 puntu ateratzen dizkiola (9 daude jokoan). Hala ere, talde asko daude atzetik, eta hondamendi latza litzateke ez jaisteko kanporaketa jokatzea. Ia ezinezkoa. Hamargarrena da.
  • Osasuna B: Sestao Riverren atzetik dago, 11. Egoera bera du.
  • Real Union: hamaluagarrena, eta larri. Jaitsierako azken postua 4 puntura dauka, eta ez jaisteko kanporaketakoa 2ra.
  • Reala B: hamaseigarren. Liga oraintxe bukatuko balitz, ez jaisteko kanporaketa jokatuko luke. Eta zuzenean jaitsiko litzatekeen azken taldea, Arandina, 2 puntura gerturatu zaio. Salbazio erabatekoa ere 2ra dauka.
  • Lemoa: azkena eta jaitsita dagoeneko.
Azken jardunaldiko emaitzak eta sailkapena, hemen.

Gure taldeen egutegia hauxe da azken hiru jardunaldietan:

36. jardunaldia: 

  • Sestao River-Palentzia
  • Athletic B-Amorebieta
  • Lemoa-Zamora
  • Ponferradina-Alaves
  • Mirandes-Real Union
  • G. Torrelavega-Reala B
  • Osasuna B-Eibar

37. jardunaldia:

  • Sestao River-Eibar
  • Palentzia-Athletic B
  • Amorebieta-Logroñes
  • G. Segoviana-Lemoa
  • Alaves-Mirandes
  • Real Union- G. Torrelavega
  • Reala B-Osasuna B

38. jardunaldia

  • Athletic B-Sestao River
  • Lemoa-Amorebieta
  • G. Torrelavega-Alaves
  • Osasuna B-Real Union
  • Eibar-Reala B