2.B Maila: azken eguna
Igoerako kanporaketan sartuko dira Amorebieta edo Alaves, eta ez jaisteko partida sorta ekidin nahi dute Real Unionek, Reala Bk eta Osasuna Bk.
Gaur iluntzean bukatuko da 2.B Mailako txapelketaren lehen fasea, nagusia. Gero, igoera jokatzeko eta ez jaisteko kanporaketak etorriko dira, eta hain zuzen, bi lehia horietan sartzeko eta ez sartzeko da oso garrantzitsua gaurko jardunaldia.
Igoera jokatzeko laugarren taldea Amorebieta edo Alaves izango da. Hiru puntu aurretik dira bizkaitarrak, eta Lemoan berdinduta nahikoa du. Alavesek Torrelavegan jokatuko du, eta irabazteaz gain, Amorebietaren emaitza zaindu behar du.
Baina Alavesek irabazten badu, ez jaisteko kanporaketa saihesteko borrokan dauden gure hiru taldeei (Real Union, Reala B eta Osasuna B) mesede ederra egingo lieke. Torrelavega baitago oraintxe kanporaketa hori jokatzeko lekuan. Gureen eta kantabriarren artean Palentzia eta Zamora daude.
Real Unionek eta Osasuna Bk elkarren aurka jokatuko dute Iruñean. Reala Bk eta Eibarrek ere indarrak neurtuko dituzte Ipuruan.
Hauxe da jardunaldi osoa, eta egungo sailkapena.
Atzo: Athletic B-Sestao River (2-1).