2.B Maila: azken-aurreko partida guztiak, gaur
Igoera jokatzeko lehian, eta jaitsierako kanporaketa ez jokatzeko borrokan murgilduta daude gure hainbat talde.
Gaur jokatuko da osorik 2. B Mailako bigarren multzoko jardunaldia. Partida guztiak 18:00etan hasiko dira. Gureei dagokionez, bi borroka dituzte hainbat taldek: batzuek igoerako kanporaketa jokatzeko, eta besteek jaitsierakoa ez jokatzeko.
Hauek dira gure taldeen partidak:
- Sestao River-Eibar
- Palentzia-Athletic B
- Amorebieta-Logroñes
- G. Segoviana-Lemoa
- Alaves-Mirandes
- Real Union- G. Torrelavega
- Reala B-Osasuna B
Sailkapena, hemen.
Hauxe da, taldez talde gureen egoera:
- Eibar: lortu du igoerako kanporaketak jokatzeko txartela.
- Amorebieta: laugarren segitzen du, eta hiru puntuko aldeari eusten dio atzetik duen Alavesekiko.
- Alaves: bosgarrena da, eta hiru puntura dauka Amorebieta. Beste lehia batean ere sartua da, gainera: datorren denboraldiko Espainiko Kopan aritzeko lehen bostetan bukatu behar du. Orain, barruan da, baina puntu batera dauka Logroñes, eta hirura Guijuelo.
- Athletic B: lasai ederrean da zortzigarren lekuan. Postu batzuk egin ditzake gora, baina atzekoak ere gainean dauzka.
- Sestao River: sailkapeneko lekua dauka jokoan. Orain, erdian dago, hamargarren. Gorago egin dezake, beherago ere bai. Baina sasoiko helburua bikain bete du, ez jaistearena.
- Osasuna B: hamahirugarren izanik eta 47 punturekin, libre behar zuen, baina oraindik arriskua dauka ez jaisteko kanporaketa jokatzeko. Lau puntura dauka arriskua.
- Reala B: hamalaugarren, eta Osasunaren arrisku berarekin, baina hiru puntu gutxiagorekin. Zuzenean jaisteko arriskua, behintzat, ia uxatu du, bost puntu aurretik baita.
- Real Union: hamabosgarren, eta Reala Bren egoera berean puntuei dagokienez.
- Lemoa: azken sailkatua, baina duintasunez lehian, jaitsita egon arren.