2.B Maila: Amorebieta igotzeko kanporaketara, eta gureetako inor ez jaitsierakoan
Bihar egingo dute kanporaketen zozketa, eta Eibar ere igotzeko lehian izango da.
Bukatu da 2.B Mailako fase nagusia, eta Amorebietak lortu du saria, laugarren sailkatu baita. Igoerako kanporaketa jokatuko du, eta Eibar ere lehia horretan izango da (bihar da zozketa). Alaves ez da sartu, eta datorren denboraldian Espainiako Kopan aritzeko aukera ere galdu du.
Eguneko beste korapiloa ez jaisteko kanporaketan zegoen, eta azkenean, Real Union, Reala B eta Osasuna B aske dira. Palentziak jokatuko du inork nahi ez zuen kanporaketa hori.
Gaurko emaitzak, gureenak, hauek:
- Lemoa-Amorebieta (0-0)
- Gimnastica Torrelavega-Alaves (1-1)
- Osasuna B-Real Union (1-1)
- Eibar-Reala B (0-0)
Emaitza gustiak eta azkeneko sailkapena, hemen.