2.B Maila: Amorebieta ala Alaves?

Egilea:

Data: 2012/05/06

Azkeneko jardunaldian erabakiko da bietako zein ariko den igoera jokatzeko kanporaketan. Behean, Arandina da jaitsiko den laugarren taldea, eta Osasuna Bk, Realak eta Real Unionek ez dute erabat uxatu kanporaketa.

Ez da giro izan 2.B Mailako azken-aurreko jardunaldian. Hala behar zuen, kontu asko zeudelako argitzeko. Eta partidak amaituta, kontu gutxi argitu dira osotasunean. Bat, behintzat, oso garrantzitsua: Arandina izango da jaitsiko den laugarren taldea. Eta bestea ere nabarmentzekoa: gure bi talderen artean egongo da igoerako kanporaketan aritzeko azken lekua: Amorebieta edo Alaves.

Jaitsierako kanporaketa, berriz, Gimnastica Torrelavegak jokatuko luke orain, eta Osasuna B, Reala eta Real Unionek arriskua ez dute erabat uxatu. Datorren astean argituko dira kontu denak.

Hauek izan dira gureen emaitzak:

  • Sestao River-Eibar (0-0)
  • Palentzia-Athletic B (1-0)
  • Amorebieta-Logroñes (1-1)
  • G. Segoviana-Lemoa (1-2)
  • Alaves-Mirandes (2-2)
  • Real Union- G. Torrelavega (1-0)
  • Reala B-Osasuna B (3-0)

Emaitza denak eta sailkapena, hemen.

Azkeneko jardunaldian, gure taldeen partidak

  • Athletic B-Sestao River
  • Lemoa-Amorebieta
  • G. Torrelavega-Alaves
  • Osasuna B-Real Union
  • Eibar-Reala B

Azkeneko partida denak, hemen.